Aplikazio honek hiztegiko 648 terminoak bana-banan irakurtzea eta sarrera nagusiei buruzko bilaketak burutzea ahalbidetzen digu erabiltzaileoi. Erdarazko ordainak eta termino ezberdinen arteko estekak eskaintzen ditu sistemak.
Horrez gain beste edozein literatura termino hiztegiren edukia euskeraz eman eta aldi berean euskal literaturari lotutako azalpen adibide eta ereduak dakarzkigu.
Adibide ilustrakor bat. Demagun, “-adierazi” hitza kontsultatu nahi dugula, “adierazi” hitza tekleatuko dugu hiztegian bilatu laukitxoaren barruan eta bilatu ren gainean klik egingo dugu.
Hiztegian bilatu: adierazi
Irudian ikus daitekeen bezala, lehenbizi hitzaren definizioa,, ondoren bilatu dugun hitzarekin lotutako beste termino batzuen zerrenda hauen estekekin batera, eta azkenik, terminoaren erdarazko ordainak eskeintzen dizkigu, gaztelaniaz, ingelesez zein frantzesez.
Hiztegiaren jomuga, Literaturaren teoria, historia eta kritiken berri emateko euskaraz garatu den lexikoa plazaratzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea da. Literatur terminoen edukia euskaraz azaltzeaz gain, euskal literaturari lotutako azalpenak, adibideak eta ereduak eskeintzeari lehentasuna eman diote hiztegiaren egileek.
Amaitzeko konturatzen gara euskal kultura, literatura eta honen gaineko azterketek behar duten terminologia eguneratzean jarritako ahaleginek, lengoaia teoriko estandar bat finkatu eta konpartitzen lagunduko digula.
Iturriak:
- Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia. Kontsulta data: 2011ko otsailak 23 http://www.euskaltzaindia.net/lth
- Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia sarean. Kontsulta data: 2011ko otsailak 18 http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=643&lang=eu&view=article
